Espainiako Ligaz eta Europako Kopaz gainera, besteak beste Nazioarteko Eurokopa, Kontinenteartekoa eta Mundiala ere epaitu zituen. Bestalde, aitzindaria izan zen hainbat alderditan. Partidatan, hiru erloju zeroatzan, joko-denbora egoki kontrolatzeko.
Era berean, 1974an, telebistari so egin eta beste arbitroen lana aztertzeari ekin zion, mobiola asmatuta. Horrek "On mobiolo" ezizena ekarri zion. Pedro Ruiz telebista aurkezleagaz sortu zuen La Moviola telebista saioa. Ondoren, bost urtez jardun zuen programa berean Juan Antonio Fernandez Abajogaz. Baina Arbitroen Batzordeari ez zitzaion gustatzen eta hainbat presioren ondoren, 1979an lortu zuten saioa kentzea. Halere, Ortiz de Mendibilek jarraitu zuen komunikabideakaz kolaboratzen, besteak beste, SER, Radio Euskadi eta Tele Bilbaorentzat.
Bihar emango diote azken agurra Ortiz de Mendibili, Algortako trinitarioen elizan, 18:00etan.