Ikasturte hasieragaz batera, irteera antolatu dute Txorimalo Gaztetxeak, Ungari Mendi Taldeak eta Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Oraingo honetan, Aralar mendilerroko Ganboa mendia (1.413 metro) igoko dute, irailaren 19an. Hala, zapatuan, goizeko 09:00etan ipini dute hitzordua, Algortako Fadura kiroldegiko parkingean. Izen-emateagaz (egizugetxo@gmail.com), autoa eroan dezaketenek horixe bera zehazteko adierazi dute antolatzaileek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!