Egun horretan, pertsonak izango dira kaleetako protagonista nagusiak, ingurumena eta hiriko espazio "gizatiarragoa" eta bizitzeko "egokiagoa" denaren osaera errespetatuko lituzkeen mugikortasun iraunkorra aldarrikatzeko, arduradunek azaldu dutenez.
Egunean zehar, Areetako erdigunean mugatuko da ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkalekuak. Udalak kolaboratzea eskatzen du autoak aurretik kentzeko; bestela garabiak kenduko ditu. Kale horietako garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da. Murrizketa horiek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta Udalak aldez aurretik emandako baimena duten establezimenduetako ibilgailuetan. Baimen hori eskatu ahal izateko, deitu 944 660 191 zenbakira.
Ipun laburren lehiaketa
Aurten, Mugikortasun Astearen barruan ipuin laburren lehiaketa deitu dute. Ipuinen gaiak Getxo eremuko garraio kolektibo bidezko (autobusa, metroa, Bizkaiko Zubia, txalupa, igogailua), oinezko edo bizikletazko mugikortasunagaz lotuta egon beharko du. Ipuinek argitaragabeak izan beharko dute eta 300 hitz baino gutxiagokoak (izenburua kontuan hartu gabe). Bi sari emango dituzte: 150 eta 50 euroko BARIK txartelak lehengoarentzat eta bigarrenarentzat, hurrenez hurren. Lehiari buruzko informazioa hemen.
"Bizikletaren hiriko erabilera" ikastaroa
Bestalde, bizikletan ibiltzen badakiten eta adinez nagusiak direnei zuzenduta, "Bizikletaren hiriko erabilera" izeneko ikastaroa eskainiko dute. San Nikolas plazan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Begirale batek azalduko die parte-hartzaileei motordun ibilgailuen zirkulazioa duten hiriko bideetan bizikletaz ibiltzeko modurik seguruena zein den: errepidera sartzea, bidegurutzeak, geldialdiak, segurtasun-arauak... Ondoren, Algorta eta Areeta artean gidatutako ibilbidea egingo dute bizikletaz jasotako teknikak eta aholkuak praktikan jarri ahal izateko. Aurrez izena emateko: ingurugiroa@getxo.eus edo 944 660 191 telefono zenbakian.