Manifestazioaren deitzaileek zabaldutako testua
Aski da! Konponbideari erasorik ez. Frantziako Poliziak ETAko zuzendaritzako kideak atxilotu ditu.
Estatu espainol eta frantsesaren aurpegi faxista eta koldarrena da honakoa. ETAk egindako armagabetze eskaintza ukatu, bere kideak atxilotu eta gatazka irabazle-galtzaile parametroan kokatzeko nahiari jarraitu diote estatuek.
Arduragabekeria izugarria da. Gatazka honek konponbidea behar du, ez mendekuan oinarritutako errepresio bideak.
Atxilotuak askatu! Utzi bakean Euskal Herria!