"Catalunya 27S: Burujabetza eraikitzen" hitzaldia hartuko du bihar Algortako kultur etxeak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 22a, 18:10

Domeka honetan, hilaren 27an, hauteskundeak baino gehiago dago jokoan Katalunian. Burujabetzaren aldeko indarrek prozesu eraikitzaileari hasiera eman ahal izango diote; hori horrela, irailaren 27aren ondorengo egunaren inguruan hausnartzeko eta oraindik ere eraikitzen ari den independentziarako prozesu atzeraezinaren norabideaz jarduteko hitzaldia antolatu du Alternatibak biharko, eguaztenagaz, Algortako Villamonteko kultur etxean, 19:00etan. Bertan egongo dira Jaume Casals CUPeko militantea eta 2011tik Navaseko (Bartzelona) alkatea eta Oskar Matute Alternatibako kidea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun