Aipatutako tokian lokal batzuk egoitza bezala erabiltzeko doako lagapena Adimac eta Amesten elkarteek edukiko dute hemendik aurrera eta baita orain arte zutenek ere, hau da, Anothe, Sarekide, Immigranteen Plataforma Federazioa, Gizatiar, Ahida, Bizkel, Moviendote, eta Asebi entitateek.
Bestalde, lokal horietan beren jarduerak antolatu ahal izango dituzten entitateak honako hauek izango dira: Ahida, Adimac, Alcoholicos Anonimos, Amesten, Asebi, Gurutze Gorria Uribe Aldea, Gizatiar, Ongitasun, Sarekide, SINOPE eta Uribe-Kosta.