Elektrotxaranga bategaz, herriko kaleak alaituko dituzte barikuan, baina egunik indartsuena hurrengo eguna izango da, hau da, zapatua. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, eta goizeko 10:00etan hasi, eta goizaldeko ordu txikietara arte iraungo du. Tartean, truke-azoka, umeentzako jolasak, slackline-ikastaroa, batukada, bazkaria, skate-erakuskaldia, olinpiadak eta erromeria egongo dira auzoko gazte eta ez hain gazteen gozamenerako. Aurten, gainera, jarduerak hainbat lekutan egingo dituzte, Itzubaltzeta/Romo osoan presentzia handia izateko.
Egitarau hori osatzeko, auzoko pertsonen, taldeen eta elkarteen laguntza jaso du gazte asanbladak.
Egitaraua:
Irailak 25, barikua
- 20:30 Txupinaren jaurtiketa.
- 20:45 Elektrotxaranga, Santa Eugenia plazatik abiatuta.
Irailak 26, zapatua
- 10:00-15:00 Truke-azoka (Erromotruk).
- 11:30 Umeentzako jolasak eta buruhandiak, Kolas plazan (Itzubaltxiki).
- 12:00 Slackline-ikastaroa, Santa Eugenia plazan.
- 13:30 Batukada, Santa Eugenia plazatik.
- 15:00 Gazte-bazkaria, Santa Eugenia plazan; txartelak 6 euroan salgai.
- 16:30 Skate-erakusketaldia, Areetako skateparkean.
- 18:00 Okupaolinpiada musikatua, Santa Eugenia plazan.
- 21:00 Honat taldeagaz erromeria, Santa Eugenia plazan.