Apirilaren 1etik 10era ospatuko dute Getxoko Txorimalo gaztetxearen urteurrena. 10 urteoi begira 10 egun horiek antolatzen hasi dira daborduko. Hala ere, lanean hasteaz gainera, urteurrena autogestionatzeko bideari ere ekin zioten aspaldi. Hala, dirua lortzeko hurrengo ekimena hilaren 26an, zapatuan, izango da, Txorimalo gaztetxean bertan. Bertan izango dira Fiachras eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak, iluntzeko 09:00etatik aurrera. Musika emanaldirako sarrera 5 euroan lortu ahal izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bertan, Fiachras taldeak "Amnesia eta argia diskoa" aurkeztuko du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!