Hurrengo egunean, hilaren 26an, tailerrak eta klaseak izango dira Getxolan-Ekonomia eta Enplegu Sustapenerako Zerbitzuen egoitzan, Areetan. Profesionalek hainbat eskola emango dituzte, parte-hartzaileek teknika eta sormen-prozesu ezberdinak ikasi ahal izateko. Aurten, nobedade bezala, Raquel Marinek ortotipografiaren inguruan egingo du berba hitzaldi nagusian.
Topaketetan parte hartzeko interesa dutenek sarrerak erosi beharko dituzte: 25 euro berbaldietara joateko; 40 euro tailerretara joateko, eta 55 euro bietara joan ahal izateko.