Ur-horniketa berrezarri dute Algortan, Andra Marin eta Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 10:53

Amezti kalean ere estolda bat lehertu da gaur goizean.

Getxoko Udalak jakitera eman duenez ur-horniketa berrezarri du Algortan, Andra Marin eta Berangon, Julio Caro Baroja eta Fadura LHko institutuen artean dagoen udalerriko hodi nagusietako batean goizean izandako matxura konpondu ondoren. Udalak barkamena eskatu du sortu diren eragozpenengatik.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun