Euskarazko bisita-gidatua antolatu du Getxophotok

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 13:50

Bisita-gidatua Getxophoton barrena. © GETXOPHOTO

Getxophoto oinez ikusteko eta kalean ipinitako argazkien eraginez eraldatutako lekuez gozatzeko pentsatua dago. "Ibili", jaialdiaren egitaraua osatzen duten instalazio eta erakusketen barrena eramango gaituzten bisita gidatuek osatzen dute. Hala, domeka honetan, irailak 27, euskarazko ibilaldia izango da. Hitzordua 11:45ean jarri dute, Algortako Amezti kaleko 4. zenbakiko Info Puntuan; 3 euro ordaindu beharko da, izen-emateagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun