Udalak jakinarazi duenez, 352 etxebizitza libre eta babes ofizialeko 147-223 inguru eraikiko dituzte, ezarritako eraikitze-tipologiaren arabera. Azaldu duenez, eraikinek lau solairuko altuera izango dute, eta eraikin arteko gutxieneko tartea 8 metrokoa izango da.
Irailaren 25a baino lehen landak husteko epea eman zien enpresak auzokideei; hala ere, auzotarrek tarte handiago eskatu dute uzta jaso ahal izateko, eta, dirudienez, epea urriaren 15era arte luzatzea adostu dute.