Fadurako kiroldegiak padel egokitutako jardunaldia hartuko du bihar, zapatua, 16:30etik 20:30era, kirol hori ezgaitasunak dituzten pertsonei hurbiltzeko. Jardunaldia espezializatutako irakasleek koordinatuko dute eta adin denentzat zein edozein motako ezgaitasuna duten pertsonentzat prestatuta egongo da. Parte hartu gura dutenak harremanetan jar daitezke antolatzaileakaz adaptapadel@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Jardunaldia Adaptapadel padel egokituko eskolak prestatu du, Getxo Kirolak, Aixerrota padel klub eta Padel5 eragileakaz elkarlanean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!