"Hoy, ultima funcion" antzezlanari dagokionez, Lazkanok eta Bareak aktore zahar bi antzeztuko dituzte: Niceforo eta Semiramis: bizitza errealean, senar-emaztea; agertokian, bikotea. Alegiazko azken antzezkizun bat eskainiko dute, eta benetakoak ez diren pertsonaiak agertuko dira bertan. Elkarregaz biziko dute hori guztia.