Zapatu honetan, irailak 26, "Hoy, ultima funcion" antzezlana eskainiko dute, Areetako Andres Isasi musika-eskolan, Itziar Lazkanok eta Ramon Barea. Hitzordua 20:00etan izango da; sarrerak 10 euroan daude.
Lazkanok eta Bareak aktore zahar bi antzeztuko dituzte: Niceforo eta Semiramis: bizitza errealean, senar-emaztea; agertokian, bikotea. Alegiazko azken antzezkizun bat eskainiko dute, benetakoak ez diren pertsonaiak agertuko dira bertan. Elkarregaz biziko dute hori guztia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!