Arando Korrikalari Elkarteak antolatutako lasterketan, Arraizak 40 minutu eta 12 segundo eman zituen 10.548 metroko ibilbidea egiteko. Bigarrena Onditz Iturbe laudiotarra izan zen, Arraizaren taldekidea; eta hirugarrena, Saioa Arkonada oñatiarra. Arraizak hasieratik izan zuen proba mendean, Iturbe taldekideari hiru minutu baino gehiago ateraz. Gizonezkoei dagokienez, Amurrioko Pablo Mas atletak irabazi zuen.