Getxoko Ezker Abertzaleak zabaldu duenez, "azken asteko gertakariak (atxiloketak) direla eta, beharrezkoa ikusten dugu atzoko, gaurko eta biharko gudariei merezi duten omenaldia egitea. Argi daukagu, gaur egungo prozesuan murgilduta egonda, kolpe asko jasan izan beharko ditugula, baina ahaztu barik, borrokak izan duen balorea eta garrantzia".
Ohi legez, Erregimen frankistak fusilatu eta 40 urtera, ETA erakunde armatuko kide izandako Juan Paredes Manot "Txiki" zarauztarra eta Anjel Otaegi Etxebarria azpeitiarra gogoratu zituen irailaren 27ko Gudari Egunak. Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideakaz batera erail zituzten.