2015eko apirilaren 28ko udalbatzan hartutako konpromisoaren arabera, zenbateko hori gizarte-bazterketaren kontrako gizarte politiketarako zuzenduko da.
Udal Kontu-hartzailetzaren arabera, ez da posible zaramen tasaren dirua zergadunei itzultzea, tasa horrek ez ei duelako inolaz ere zerbitzuaren kostua estaltzen, ezta egindako aurrezpenagaz ere. Era berean, txosten tekniko juridikoak adierazi du bide garbiketaren zerbitzuagatik fakturan izan den aurrezpenak ez duela zerikusirik zarama biltzeko tasagaz, "garbiketa zerbitzuak, arauez, ezin duelako inolako karga zuzenik izan", txostenean ageri denez.
Gauzak horrela, garbiketa eta hondakinak batzeko zerbitzuak egindako grebagatik izandako 84.709 euroen aurrezpena honako ekimenetara bideratuko da: gizarte-bazterketaren kontrako politika sozialak, elkarteen sarea, entitateak eta Getxon bazterketari aurre egiteko lan egiten dabiltzan elkarteak.