Parte hartuko duten establezimenduak, hiritarrek errazago identifikatzeko, kartela ipiniko dute beren erakusleihoetan. Era berean, udalaren webgunean parte hartzen duten establezimenduen zerrenda egongo da ikusgai, produktuen eta guneen arabera antolatuta.
Euria egiten badu ekimena ez da bertan behera utziko, dendek produktuak barruan edukiko baitituzte, leku berezi batean.