Oheak ekimenak emango dio akabua Getxophotori

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 30a, 18:00

© GETXOPHOTO

Getxophoto jaialdiaren bederatzigarren edizioari agur esateko, Algortako Begoñako galerietan proiektatuko dute "Night on Earth" (1991) filma, azpitituludun jatorrizko bertsioan. Horretarako, 15 ohe bikoitz jarri dituzte, Corinne Vionnet eta Anusorn Charoensuk-en erakusketak lagunduz. Urriaren 1etik 3ra izango dira proiekzioak; eguneko saio bi egongo dira: 19:30ean eta 22:00etan, sarrera doan. Lekuak oso mugatuak dira (30 lagun saio bakoitzeko) eta nahitaezkoa da aurretik izena ematea, telefonoz (688 644 461) edo e-posta bidez (getxophoto@gmail.com). Getxophotok adierazi duenez, "oheak pertsona birentzat dira, bakarrik bazatoz beste inorekin oheratu beharko zara".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun