Fadura kiroldegia, Getxo
Ungari mendi taldea, Txorimalo Gaztetxea eta Egizu mendira goaz!!! Oraingoan Saioa mendia igoko dugu. Ostiralean 19:00ak aldera Fadurako parkinean elkartu eta asteburuari hasiera emango diogu. Kotxeak hartu eta errepidera. Elizondon afaldu ta jarraian Zugarramurdira, ” Graxiana aterpera”, bertan lo egingo dugu.
Behin-behineko egitaraua:
Larunbata 17: Gosaldu Zugarramurdin eta Saioa mendira igoera. (Belate portutik), bertan hamaiketakoa ta Elizondon bazkaldu. Dutxa bazkal aurretik edo bazkaldu ostean Lekarozen eta arratsalde gaua Elizondotik bueltatxoa.
Igandea 18: Nafarroa Oinez Elizondon. Zirkuituari buelta eman eta erabakitako gunean geratu… arratsalde partean Algortara bueltatu.
Esatea, lo zakua eramatea derrigorrezkoa dela.
Gastuak – Grazianan ( 23.5 euro- gosaria barne)
– Lekarozen (20 euro- gosaria barne)
– Kotxeko gastuak (autobideak, gasolina), ostiraleko afaria, larunbatean saiatuko gara askari-afaria prestatzen Lekaroz-en bertan, eta igandeko egun pasa gastuak, norberaren esku.
Plan bikaina!!! Mendia, Nafarroa oinez, jende ikaragarria… ezin galdu!!!
Anima zaitezte eta izena eman egizugetxo@gmail.com helbidean.
** Aldez aurretik izena eman behar da.