Hasiera batean Indabada Mundiala hilaren 24an izango zela iragarri zuten arren, antolatzaileek urriaren 31ra atzeratzea adostu dute, hasierako datan Alternatiben Herria izango baita Bilbon. Baba-jan handi horrek hamasei urte beteko ditu aurten, eta ohi legez, ehunaka lagun bilduko ditu Txiki Otaegi plazan. Egun handi hori prestatzeko, herri-bilerak egiten dabiltza domekaro, Txiki Otaegi plazan, arrastiko 07:30ean. Asko dago egiteko oraindino; hortaz, eguna heldu bitartean, bileretara hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!