Getxoko emakume bat hil da Bilbon autobus batek harrapatuta

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 6a, 12:40

Getxoko 43 urteko andrazko bat zendu da gaur goizean Bilbon, Bizkaibuseko autobus batek harrapatuta, Bilboko Udalak jakitera eman duenez. Ezbeharra Plaza Biribilaren aldamenean dagoen autobus geraleku baten ondoan jazo da.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio, Bilbo-Portugalete-Santurtzi linea (3151) egiten duen autobus batek harrapatuta hil da emakumea.

Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun