Espainiar Estatu “inperialista” auzitan jarri zuten zapatuan Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 7a, 10:35

Dozenaka lagunek Askapena erakundea, Herriak Libre eta Askapeña elkarteen eta 5 euskal herritarren kontrako epaiketa salatu zuten joan den zapatuan, hilaren 3an, Algortan. Auzipetuen artean Gabi Basañez algortarra dago, eta berarentzat eta beste lau lagunentzat 6 urteko espetxe-zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, "internazionalismoaren eta herrien arteko elkartasunaren alde lan egiteagatik", Askapenak azaldu duenez. Horren aurrean, espainiar Estatua "errudunen eserlekuan" jarri zuten zapatuan. "Euskal herritarrok hamarnaka arrazoi dugu Espainia zigortzeko eta nazkatuta gaude euren sasi-justizia inperialistagaz", adierazi zuten.

Hala, kalejira bategaz abiatu ziren Telletxe plazatik, jarraian, herri-epaiketa egiteko Txiki eta Otaegi plazan (San Nikolas plaza).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun