Venezuelako Bilboko Kontsulatuak, EHUk eta Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak (GITE-IPES) "Zinema indigena, erraietatik so" izeneko Zine Foruma antolatu dute urriaren 5ean, 6an eta 7an. Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko Auditorioan egindako emanaldien ostean, gaur, eguaztena, Algortako Villamonteko kultur etxera ekarriko dute zikloa, 19:00etan. Bertan izango da Yanilu Ojeda zinema-zuzendaria, giza komunitateen errealitatea ulertu ahal izateko. Iniziatiba hori Venezuelako Erresistentzia Indigenaren Egunaren barruan dago, eta WAYAAKUA fundazioaren eta Getxoko Giltza elkartearen laguntzagaz garatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!