Hala, helduentzako eskaintzak antzezlan hauek hartuko ditu: "Barro rojo", kontzentrazio-esparru bateko preso homosexual baten bizipenak kontatzen dituen istorioa; "Tipos de tipas", antzerkiaren isilpeko kontuen inguruko lana; eta "Kreditua", bankuak dirua ukatu dion gizon baten istorioa. Ikusle denentzako kale-antzerkia ez da faltako: "Gelajauziak" dantza-saio bizia; "El suceso", ilusionismo psikologikoaren ikuskizun elkarreragilea; eta "mOrse", dantza, zirkua eta antzerkia batzen dituen lana. Bitartean, umeek aukera edukiko dute bi kale-ikuskizunez gozatzeko: "Astokillo zirkus", aktoreen lana eta tamaina handiko txotxongiloak oholtzan elkartzen dituena; eta "Kolore" pailazo-ikuskizuna. Umeentzako eskaintza biribilduko dute "Pulgarcito" antzezlanak, Perraulten ipuin klasikoaren moldaketa eguneratuak, eta "Pinotxo txikia" obrak, Carlo Collodiren pertsonaian oinarritutako operak.
Antzerki arina
Aurten, gainera, antzerki arineko egitaraua egongo da bigarren biderrez. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten hamar saio antzeztuko dituzte. Lan denak Algortako kultur etxean izango dira, hilaren 11n eta 18an.
Amaitzeko, gogoratu beharrekoa da Udalak bultzatutako zurrumurruen kontrako estrategiak hedatzen dituen baloreei atxiki zaizkiela aurtengo Antzerki Jardunaldiak. "Horren bitartez, kultura arteko eta estereotipo negatibo edo aurreiritzirik gabeko Getxo baten aldeko apustua egin gura da", adierazi dute antolatzaileek. Hori horrela, hilaren 10ean, 11n eta 17an bakarrizketak egongo dira, 19:45ean, Areetako musika-eskolan, eta sarrera doan izango da.
Saio nagusiak
Urriak 10, zapatua
13:00 "Astokillo Circus" (Panta Rhei Antzerkia), Algortako San Nikolas plazan. Umeentzat. Euskaraz. Sarrera: doan.
20:00 "Barro rojo" (Javier Liñera), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Helduentzat. Gaztelaniaz. Sarrera: 10 euro.
Urriak 11, domeka
13:00 "Kolore" (Gari, Montxo eta Joselontxo), Algortako San Nikolas plazan. Umeentzat. Euskaraz. Sarrera: doan.
20:00 "Tipos de tipas" (Lalulu Teatro), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Helduentzat. Gaztelaniaz. Sarrera: 10 euro.
Urriak 12, astelehena
13:00 "Gelajauziak" (Kukai Dantza), Algortako San Nikolas plazan. Dantza. Adin guztientzat. Sarrera: doan.
18:00 "Pulgarcito" (Teatro Paraiso), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. 6 urtetik gorakoentzat. Gaztelaniaz. Sarrera: 5 euro.
Urriak 17, zapatua
13:00 "El suceso" (Jon Zabal), Algortako San Nikolas plazan. Adin guztientzat. Gaztelaniaz. Sarrera: doan.
20:00 "Kreditua" (Tanttaka Teatroa), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Helduentzat. Euskaraz. Sarrera: 10 euro.
Urriak 18, domeka
13:00 "mOrse" (Zirkozaurre), Algortako San Nikolas plazan. Adin guztientzat. Testu barik. Sarrera: doan.
18:00 "Pinotxo txikia" (Opera Divertimento), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Haur-opera. Euskaraz. Sarrera: 5 euro.
Informazio gehiago: www.getxo.eus