Pasa den zapatuan, Arenas behin-behinean lehenengo postuan jarri zen arren, domekan Barakaldo bere lekura bueltatu zen, Gernikari 4-0 irabazita. Halere, Movilla ez dago gustura, domekakoa "denboraldi honetan Barakaldok jokatu duen partidarik txarrena" izan zelakoan. Ekainean hasi zen Barakaldon, eta igoerarako play-offa jokatzea ipini zioten helburu. Leioan, bederatzi urte eman zituen, eta taldea Bigarren Bra eroatea lortu zuen.