Zumba arrakastaz estreinatu da
Azken denboraldietan gertatu ohi den moduan, herritarrek gehien eskatutako ikastaroak honakoak izan dira: estalpeko txirrindularitza, padela, pilatesa eta yoga. Era berean, aurten estreinatu dituzten zumba ikastaroek ere harrera ona izan dute Getxo Kirolak-en erabiltzaileen artean.
Ikasturtea hasteagaz batera, daborduko bete dira eskainitako 5.580 plazen %85 inguru. Horrenbestez, oraindino interesa dutenek izena eman dezakete jardueraren batean. Horretarako, abonu-txartela beharko dute, kontsultak egiteko Fadura eta Gobela kiroldegietako jendearen arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolak erakundearen webgunean. Bulego birtualean, nortasun-agiri elektronikoa edo pasahitza behar izango dute.