Berdintasunerako Guneak geldialdia egingo du bihar Algortako San Nikolas ikastolan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 8a, 17:20

Berdintasunaren Gunearen autobusa iazko edizioan. © Emakunde.

Abian da Emakume eta Gizonen Berdintasunerako XII. Gunea. "Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin" izenburupean eman zioten hasiera hilaren 5ean egitasmoari, eta abenduaren 18ra arte iraungo du. Denbora tarte horretan, ehun entitatek baino gehiagok ekintzaren bat edo beste antolatu dute izaera ibiltaria izango duen Gune honetan. Autobus bat egongo da EAEko bazter guztietara heldu ahal izateko eta Gunearen jardueren eta beste jarduera osagarrien topaleku izateko. Hala, autobusaren hurrengo geldialdia bihar, barikua, izango da, Algortako San Nikolas ikastolan. Goizeko 08:30etik aurrera, ikastetxe horretako ikasleek emakume eta gizonen berdintasunerako jardueren berri izango dute, 13:30era arte.

Sakatu hemen gainontzeko programa ikusteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun