Garbiketa horregaz hasi baino lehen lagin hartze eta ibaiko materialen analisi kanpaina bat egin da eta, emaitzen arabera, ez dago horien artean elementu toxiko edo arriskutsurik.
Era berean, arrantza elektrikoaren bitartez tokiko iktiofauna hartzeari ekin zaio, arreta berezia jarriz arrain hiruarantza aleetan, babes-plan berezia duela kontuan izanda, URA Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez.
Hala ere, iragarri dutenez, metatu diren materia organiko portzentajeak altuak dira, eta agian sedimentuen ateratze fase horretan usain txarra sortu daiteke momenturen batean; lanak amaitzen diren heinean murrizten joango dira.
Kenduko diren sedimentu kopurua 600 metro kubikora hel daitekeela uste da eta lanak 3 aste luzatu daitezke.