Biktimak ustezko lapurra ikusi zuen lokaletik ihesi, eta, inguruan ezaguna omen zenez, horren ezaugarriak helarazi zizkien tokira bertaratutako poliziei. Hala, ertzainek ustezko gaizkilearen etxera bertaratu eta atxilo eraman zuten atzo goizeko 09:00ak aldera.