Lucia de la Puerta eta Josu Ortiz de Zarate EAEko tenis-sailkapenaren buru

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 9a, 21:08

Lucia de la Puerta. © JOLASETA

Lucia de La Puerta Jolasetako tenis jokalari gaztea eta Josu Ortiz de Zarate Playas de Getxo taldeko tenislari beteranoa EAEko jokalari onenak dira, gaur egun. Horrela jakinarazi du gaur goizean Euskal Tenis Federazioak bere buletin elektronikoan. Espainiako Estatuko sailkapenean De la Puerta 58. da, eta Ortiz de Zarate 73. Haien ostean, Andrea Pascual basauritarra agertzen da 95. postuan eta Endika Sanchez santurtziarra 183. lekuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun