Ekitaldia BiskayTIK fundazioaren bitartez heldu da Bizkaira, fundazioak Movilforum Telefonicaren irtenbide-partnerren programagaz duen lankidetzari esker. Horrek aukera eman du hackatoi hori Getxon egiteko eta Bizkaia Edison Erronkaren deialdiaren erreferentea izateko Kantauri aldean. Lankidetza hau BiscayTIKen konpromiso irmo honen barruan dago: Bizkaian arlo teknologikoan dagoen talentua indartu eta proiektatzea fundazioak horretarako eskura dituen tresna guztiak erabilita. Beste topaketa batzuk egongo dira, Zaragoza, Bartzelona, Madril eta Malagan.
Tailerra doakoa da eta bi egun iraungo du. Tailerrean parte hartzen dutenek Edison plakari buruzko prestakuntza jasoko dute eta, ondoren, hackatoia hasiko da, taldeka ideiak garatzeko.
Bizkaiko Movilforum Hackathon IoT ekimenaz gehiago jakiteko eta izena emateko, BiscayTIK fundazioaren web orrira jo daiteke.
Edison Erronka
Edison Erronkaren bigarren edizioaren helburua da berrikuntza eta sorkuntza sustatzea Gauzen Interneten inguruan. Horretarako, lehiaketa hiru fasetan antolatu da: hasieran, tailerrak edo hackatoiak egongo dira; ondoren, ideien garapena, eta, azkenik, nahi dutenek Edison Erronkarako proiektuen hautatze-fasera pasa dezakete, www.openfuture.org plataformaren bidez. Proiektu horiek azaroaren 16a baino lehenago aurkeztu behar dira.
Gogoan eduki behar da ez dela beharrezkoa hackatoian parte hartzea Edison Erronkan ideia bat aurkezteko; beraz, aukera handia da ekintzaileentzat (enpresa zein partikularrentzat).
Proiektu guztien artean, zortzi aukeratuko dira. Abenduaren 1, 2 eta 3an Madrilen izango den Eduki Digitalen Nazioarteko Foroan (FICOD) iragarriko da zein diren proiektu horiek; Edison Erronkan parte hartzen duten enpresetako ordezkariek osatuko dute epaimahaiak emango dute horren berri.
IoT (Internet of Things)
Gauzen Internet eguneroko objektuen eta Interneten arteko konexio digitala da, hau da, mundu fisikoaren digitalizazioa; berbarako, hozkailu batek abisatzea zein den barruko elikagaien iraungitze-data.
Beraz, iraultza bat dakar objektu eta pertsonen arteko harremanetan, bai eta zuzenean objektuen artekoetan ere.