Amaitzear dira Getxoko Antzerki Jardunaldiak

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 16a, 10:30

Zirkozaurreren "mOrse" antzezlana. © GETXOKO KULTUR ETXEA

Zapatuan, urriak 17, bigarren eta azken aste-akabuari ekingo dio Getxoko Antzerki Jardunaldien 33. edizioak. Hala, adin guztientzako antzezlan bik osatuko dute Algortako San Nikolas plazako eskaintza, 13:00etan: zapatuan, Jon Zabalen "El suceso", gaztelaniaz; eta domekan, Zirkozaurre taldearen "mOrse", testu barik. Doan izango dira biak. Areetako musika-eskolako saioei dagokienez, euskarazko obra bi egongo dira: zapatuan, "Kreditua" (Tanttaka Teatroa), helduentzat; eta domekan, "Pinotxo txikia" (Opera Divertimento) umeei zuzendutako opera. Bien sarrera ordaindu beharrekoa da.

Azken saioak

Urriak 17, zapatua

13:00 "El suceso" (Jon Zabal), Algortako San Nikolas plazan. Adin guztientzat. Gaztelaniaz. Sarrera: doan.
20:00 "Kreditua" (Tanttaka Teatroa), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Helduentzat. Euskaraz. Sarrera: 10 euro.

Urriak 18, domeka

13:00 "mOrse" (Zirkozaurre), Algortako San Nikolas plazan. Adin guztientzat. Testu barik. Sarrera: doan.
18:00 "Pinotxo txikia" (Opera Divertimento), Areetako Andres Isasi musika-eskolan. Umeei zuzendutako opera. Euskaraz. Sarrera: 10 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun