Azebarriren egoitza inauguratuko dute barikuan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 15a, 11:30

Orain dela hilabete batzuk egoitza utzi behar izan zuen Algortako Azebarri Kultur Elkarteak; baina, daborduko, lokal berria prest dauka. “Haize barriak ekarri genduzan, argi barriak isiotuko doguz”, diote taldeko kideek. Hala, barikuan, urriak 16, inaugurazio-ekitaldia egingo dute 21:00etan; egoitza Algortako Euskal Herria kaleko 14-16 zenbakietan dago, Boca Boca jatetxea zegoen lekuan.

ALBE Algortako Bertsolari Eskolak bultzatutako proiektua da Azebarri, Uribe Kostan euskarari arnas-gune bat zabaltzeko asmoz; kultura eskaintzeaz gainera, gastronomiaz gozatzeko aukera eman gura du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun