Getxoko Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du, alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 12:45

Getxoko Udaltzaingoak auto bateko gidari bat atxilotu zuen astelehenean, hilak 12, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzen zuela ikusita.

Atxiloketa goizaldeko 03:15ak aldera jazo zen, polizia-auto batean zihoazen udaltzainek ibilgailu bat era irregularrean zebilela ikusi ondoren, ibilbide zuzena eroan ez eta oso astiro zihoalako.

Ibilgailuaren irregulartasunaren zergatia aztertzeko asmoz, ibilgailua gelditu zuten. Hori egitean, poliziek 27 urteko gizonezkoa edari alkoholdunen eraginpean egoteko "zantzu garbiak" ikusi zituzten, Udaltzaingoak zabaldutakoaren harira. Alkoholemia-proba egin zioten eta  horretan 0,94mg/l eman ei zuen, baimendutakoa baino lau aldiz handiagoa.

Hori dela eta, atxilo eroan zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egin izana egotzita. Era berean, autoa ibilgetu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun