Horregaz batera, lau hitzaldik eta marrazki-lehiaketa batek osatuko dituzte jardunaldiak. Berbaldiak hilaren 16an, 20an, 27an eta 29an izango dira, 19:30etik aurrera, kultur etxean. Eta marrazki-lehiaketa hilaren 17an, goizean, Tellagorri plazan.
Basozaleak elkartea 90eko hamarkadan sortu zuten perretxikozaleek, Itzubaltzeta/Romon; 1995ean, berriz, botanika, lore eta zuhaitzen ikerketara zabaldu zuten. Gaur egun, Algortako Aldai Patronatuan (Karitatea, 1) daukate egoitza. Bertan batzen dira astelehenero eta eguaztenero, 19:00etatik 20:30era; perretxiko eta landareen inguruan gehiago jakin gura duten lagunen esanetara daude.
Egunotan
Urriak 16, barikua
19:30 "Cortinarios. Subgenero Mysacium" berbaldia, Jose Antonio Cadiñanosegaz, Algortako kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.
Urriak 17, zapatua
Goizean, ume eta gazteentzako marrazki-lehiaketa, Algortako Tellagorri plazan. Informazioa: www.basozaleak.com
Urriak 18, domeka
11:00-14:30 Mikologia-erakusketa, Algortako Tellagorri plazan. Doan.
11:00-14:30 Perretxikoen sailkapen-lehiaketa 16 urtetik beherakoentzat, Tellegorrin. Doan.
12:00-14:00 Mikologia-dastaketa, Algortako Tellagorri plazan. Doan.
14:00 Argazki-lehiaketaren sari-banaketa, Algortako Tellagorri plazan.
Urriak 20, martitzena
19:30 "Setas de Bilbao de toda la vida" berbaldia, Pablo Garcia Azkarategaz, Algortako kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.
Urriak 27, martitzena
19:30 "Los hongos" berbaldia, Jose Muñosegaz, Algortako kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.
Urriak 29, eguena
19:30 "Como cocinar bacalao al pil-pil y pil-pil con hongos" berbaldia, Ramon Caviagaz, Algortako kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.