Udalak hitzarmena izenpetu du lurzatiaren gainontzeko jabeakaz, udal erakundea arduratu dadin haren esleipen-prozeduraz. Aipatu dutenez, hiri-antolamenduan orubea ez da espezifikoki kalifikatzen herri-hornidura izateko edo babes publikoko erregimen bateren pean jarritako etxebizitzak eraikitzeko lurzatitzat. Horregatik, libreki "besterendu" daiteke, lehiaketa publikoaren bitartez.
Jakinarazi dutenaren arabera, 2.588.093,10 eurokoa izango da (zergak ez daude zenbateko horren barruan) eskaintzen gutxieneko prezioa. Saldutako zatiagaz lortzen dituen diru-sarrerak Udal lurzoruaren ondarearen helburuetara zuzenduko ditu Udalak.
Eduardo Andrade PPko zinegotziak adierazi duenez, Udalak egiten duen «auzotarren jabegoko» lurzoruen laugarren salmenta da, Kortiñeko bi eta Aixerrotako beste baten ondoren. Bere ustean, Getxo Antzokia eta Romo Kultur Etxea eraikitzeko prozesuan izandako etengabeko diru-jarioari erantzuteko erabiliko dituzte salmenta horiek guztiak.