Hala, birziklatzeak alor partikularrean, sozialean, ekonomikoan eta ingurumenean dakartzan abantailen inguruko informazioa emango zaie herritarrei, edukiontzi desberdinetan bota daitezkeen hondakinen tipologia guztia zehazteaz gain. Postontzietan diptikoak banatzeaz gainera, karpa bi ipiniko dituzte informazio hori guztia emateko, hainbat tailer eta jolas antolatzeagaz batera. Informazio-gune horren egutegia honakoa izango da:urriak 16, barikua, 10:30etik 14:30era Algortako Bidezabal plazan; urriak 17, zapatua, 10:30etik 14:30era Algortako Telletxe plazan; urriak 22, eguena, 10:30etik 14:30era Areetako Eskoletako plazan; urriak 23, barikua, 17:00etatik 21:00etara Areetako Xake plazan; eta urriak 24, zapatua, 10:30etik 14:30era Algortako San Nikolas plazan.