Erromerietan dantzan egiten ikasteko doako ikastaroak, Getxon

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 16a, 12:48

Udako festetako dantzaldi guztien ostean, datorren urtekoak prestatzeko ordua heldu da. Hori horrela, Getxoko Itxas Argia Dantza Taldeak erromerietan dantza egiten ikasteko tailerra antolatu du hasi berri den ikasturterako. Eskolak zapatuetan izango dira, hilaren 17tik aurrera, 12:00etatik 13:30era arte. Ikastaroa doakoa izango da, eta horretan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Arduradunek azaldu dutenez, klaseko lehenengo egunean jasoko dituzte parte-hartzaile guztien izenak. Ikastaroak apirilaren 23ra arte iraungo du. Itxas Argia Dantza Taldeak Urduñako Mendatea kaleko 17. zenbakian (Getxo/Andra Mari) duen egoitzan emango dituzte dantza-eskolak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun