Aurten 35. urteurrena ospatzen dabil ALBE Algortako Bertsolari Eskola. Gauzak horrela, Balendin Enbeita lehiaketa antolatu beharrean, "Balendin Enbeita gogoan" ekitaldia egingo du zapatuan, urriak 17, Getxoko Udalaren laguntzagaz; 10:30ean gorazarrea eskainiko diote bertsolari muxikarrari, Balendin zenaren bustoan, bere sendiagaz. Ondoren, 12:00etan, "Txinbitoa" hartuko dute bildutakoek Bilboko Itsas Museoan, Portugaleteraino abiatzeko; Bizkaiko Zubia igaro ondoren, bazkaria izango da Getxo udalerrian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!