Sariduna erabakitzeko, kontuan hartu dute Mirrek tenisaren alderdi denetan izandako ibilbide profesional oparoa, eta, bereziki, Neguriko Jolaseta klubaren zuzendaritza teknikoan egindako beharra. RPT erakundeak 26 urteko ibilbidea dauka, eta 75.000 entrenatzaile baino gehiago prestatu ditu denbora horretan. Sari ospetsu hori, 2009az geroztik ematen dute.