Proba Kroaziako Umag herrian egin zen, pasa den urriaren 4an, eta Camiñak kontatu duenez, “finala jokatu nuen, eta Bruno Renoult frantsesaren aurka galdu nuen. Renoultek nik baino 3 urte gutxiago dauzka. Bera munduko txapeldun eta profesional ohia da”. Ostera, harro agertu da Camiña: “Bigarrenez garaitu nau Renoultek; 5 aldiz garaitu dut nik bera. Halere, uste dut egin beharrekoa egin dudala beteranoen tenisean”.