Leioan jaiota, Getxon bizi zen Placido Bilbao, 2014ko ekainaren 16an zendu zenean, 73 urte zituela. Getxo futbol-taldean hasi zen futbolean eta 1962-63 eta 1963-64 denboraldietan Athleticeko lehenengo taldeko jokalaria izan zen. Soineko zuri-gorriz 14 partida jokatu zituen, 11 Ligan eta 3 Kopan.
1964an, Ibaiganek Indautxuri utzi zizkion bere zerbitzuak. Handik Bigarren Mailara pasatu eta Valladoliden zein Recreativoren elastikoak jantzi zituen. Hurrengo kluba, Arenas, etxe alboan aukeratu zuen, Atlantikoa zeharkatu eta AEBetako Boston Beacons-ek fitxatu aurretik. Han urte bat eman ostean, Afrikan jokatu zuen hiru urtez, Melilla taldean. 1972an erretiratu zen.
Getxoko eta Bizkaiko kirolagaz harreman sendoak izan zituen beti eta, besteak beste, Azkorri ikastetxeko kirol-koordinatzaile lanetan ibili zen. Hil zenean, Athleticeko beteranoen entrenatzailea zen.
Athleticek deitutako jokalariak
Armando, Luis Fernando, Casas, Lakabeg, Aitor Ocio, Urizar, Luis Prieto, Oskar Alkorta, Bolo, Goio, Javi Gonzalez, Bidaurrazaga, Imanol Etxeberria, Gallo, Anton Arteaga, Estibariz, Alain, Joseba Etxeberria, Amezaga, Gorka Soria, Borja Ruiz-Bazan eta Luke.
Euskal Selekzioak deitutako jokalariak
Aitor Lopez Rekarte, Jon Urzelai, Barkero, Uria, Iker Alvarez, Cuyami, Zabala, Añibarro, Artetxe, Olano, Bixente, Luluaga, Oyarbide, Pablo Gómez, Raul Gañán, Tito, Jon Andoni Goikoetxea, Muñoz eta Lekunberri.