Luzero lurmuturrean aurkitutako aztarnategiaz jardungo dute gaur Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 19a, 10:14

Astelehen honetan, urriak 19, arkeologiaren gaineko berbaldia eskainiko dute Itzubaltzeta/Romon Iñaki Libano eta Asier Gomez adituek. Hain zuzen ere, Libanok berak Luzero lurmuturrean aurkitutako aztarnategiaz jardungo dute; 400.000 urte baino gehiago dauzkaten ugaztunen fosilak topatu zituzten bertan. Berbaldia 19:00etan izango da, Gobelaurre kaleko Boluntariotza Zentroan; sarrera doan izango da. Uribe Kosta eskualdean gai horren inguruan egiten duten lehenengo saioa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun