Datozen hilabeteetan gainerako su-itzalgailuak jarriko direla aurreikusi du Udalak, lonjen erabiltzaileek programan parte hartzeko eskaera egiteagaz batera.
Programan parte hartuz gero, bi su-itzalgailu eta botika-kutxa dohainik jartzeaz gain, esku hartze zerbitzua ere zuzenean eskatu ahal izango da. Horren truke, lonjek zenbait datu eman behar dituzte, besteak beste, kontaktu bat, baimena (adingabeen kasuan) eta instalazio elektrikoa araututa dagoela frogatzen duten agiriak, besteak beste.