Saio berrietan nobedade bat ere izango da; udal iturriek adierazi dutenez, galerietako areto nagusian ipinitako ohetatik ikusi beharrean, leku berean jarriko diren 55 aulkietatik ikusiko da, emanaldi bakoitzeko edukiera handituz.
Jose Antonio Hergueta eta Olivier van der Zeek egina, "El ultimo magnate"-k Espainia eta Europako historia garaikideko gertakari ezezagun bati buruzko interesa pizten du, hain zuzen ere, E-1 itsaspeko modernoenaren eraikuntza, 1925 eta 1931 bitartean Kadizko ontziolan. Pelikula-dokumentalak Echevarrietaren bizitzaren begirada sakona eskaintzen du eta 1920ko hamarkadan Espainia eta Alemaniari, eta nazioarteko tratatu denen aurka, une hartako arma teknologiarik sofistikatuena egiteko aukera eman zien aliantza estrategikoa jorratzen du.
Dokumentalak Jose Maria Echevarrietaren lekukotasuna jasotzen du. Hura pelikularen protagonistaren semeetako bat zen eta 2013ko martxoan hil zen, 105 urte zituela.