Uxue Alberdiren gaurko berbaldia bertan behera geratu da

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 22a, 13:59

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak (UKITX) antolatuta, "Euli-giro" ipuin-liburuaren inguruan Uxue Alberdik gaur, eguena, eskaini behar zuen solasaldia beste egun baterako utzi behar izan dute, idazle elgoibartarra gaixo dagoelako. Hala ere, UKITXekoek iragarri dutenez, "dena den, gaur 19:30ean Aldai Patronatuan lotu gaitezke 2016ko solasaldiak adosteko eta gure ohiko liburu-zozketa egiteko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun