Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Getxon oso odol-emaile gutxi dago; "askoz ere odol gehiago jasotzen dugu, ematen duguna baino", azaldu dute. Hala ere, Bizkaian, emateetan txarto ez dabiltzala aitortu dute, "baina gure elkartearen erronka Getxoko zenbakiak hobetzea da". Hori horrela, zapatukoaz gainera, beste hainbat ekintza antolatuko dituztela iragarri du Bihotz-Handi Getxoko Odol Emaileen elkarteak.