Bazkaria partekatzeaz gainera, familiek aukera izango dute euren errealitateez eta esperientziez berba egiteko, etxekoen arteko gune informalean.
Izen-ematea
Parte hartzeko edo dinamizatzaile izateko pertsona interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik. Normalean harremanik ez duten eta erreferentzia orokorrez elkar ezagutzen duten pertsonak elkartu ahal izango dira bazkarietan. Berba egiteko, hobeto ezagutzeko eta herri berean bizi diren pertsonen arteko zubiak eraikitzeko guneak sortzen lagundu gura dute ekimenagaz.
Bestalde, hurrengo abenduaren 5ean Bizilagunak jaira joateko aukera ere izango dute parte-hartzaileek. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko familia parte-hartzaile guztiakaz. Iaz 130 lagun inguruk parte hartu zuten, egindako 15 bazkarietan.